sábado, 6 de diciembre de 2014

TIC TAC PRAKTIKA ONAK (Ahozko aurkezpena)

Testuak irakurri eta landu ondoren, lanaren ahozko aurkezpena prestatzen hasi ginen. Horretarako lanaren zatirik garrantzitsu eta esanguratsuenak aukeratu genituen, eta ondoren, bakoitzak klase aurrean azaldu beharreko atalak banatu genituen.

Nire iritziz aurkezpen ona egin genuen. Klase aurrean eroso sentitu nintzen eta aurkeztu beharreko edukiak argi azaldu nituela uste dut. Aurkezpena egin ondoren, klase osoari hausnarketa bat planteatu genion eta hori interesgarria izan zen, izan ere, klasearen ikuspuntu desberdinak ikusi genituen planteatutako galderaren aurrean.

Laburbilduz, lan borobila egin genuela uste dut, edukiak ondo landuz eta besteen parte hartzea sustatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario