jueves, 30 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Sintesi parrafoa:


Gaur eguneko gizartea definitzea nahiko zaila da, izan ere, hainbat definizio desberdin jaso ditzake adibidez materialista, globalizatua, digitala, informazioa eta ezagutzarena, irudiena eta komunikazioarena. Definizio guzti hauek modu batean edo bestean lotura zuzena daukate teknologiarekin, baina eskolan gizartearen termino guzti hauek ez dira heldu, hau da, eskola ez da berritu, eta IKT-en garrantzia oso txikia da. Hau esan nahi du eskola atzeratuta dagoela, eta beraz, berritu egin behar dela, hau da, IKTak eta hezkuntza bat egin behar dute. Izan ere, baliabide hauek oso baliagarriak dira ikasleen garapenerako, hala nola, blogak, wikiak, webquestak, mapa kontzeptualak, moodle … Egia esateko, pertsona guztiak ez dute baliabide hauetaz gozatzeko aukerarik eta hori dela eta, eten edo hutsune digitala izeneko terminoa agertzen zaigu, hau da, IKTak erabili eta erabili ezin dituzten arteko tartea. Borobiltzeko, esan beharra dago, teknologia hezkuntza aireberritzeko aitzakia dela.

Galderak:

Nola definituko zenuke gaur eguneko gizartea?

Zer esan nahi du eten edo hutsune digitala terminoak?

Hitz gakoak: Gizartea, IKTak, hezkuntza, eten digitala eta berriztatu



No hay comentarios:

Publicar un comentario