lunes, 3 de noviembre de 2014

Hausnarketa: 2014/10/30

Gaur, egia esateko, klasean pixka bat galduta ikusi naiz. Lan bat egin behar dugu, eta ez dakit bertan zer egin behar den zehatz mehatz. Klasean taldean jarri gara, eta taldekideak ere, ez zekiten oso ondo zer egin behar zen, beraz, urduritzen hasi naiz, izan ere, beste hainbat lan ditugu egiteko, eta dena pilatzen ari zait, espabilatu beharra daukat!

Hasierako egoera azalduta, egelan saru gara ikusteko zer egin behar zen, eta beste taldeei galdetu diegu argiago uzteko. Behin egelan sartuta, ikusi dugu bakoitza paper edo funtzio bat bete behar duela eta niri egokitu zaidana harreman-arduraduna izan da. Emen ere ez dakit zehazki zer egin behar dudan, baina ulertu dudanez, beste talde batzuekin kontaktuan jarri behar naiz, hauei azaltzeko zer ari garen egiten, ondo bagoaz ala ez, ... Talde lanari dagokionez, ikusi dugu hiru testu irakurri behar ditugula, eta honen inguruan notak hartu eta Bloggera igo. Hau ikusita, adostu dugu, bakoitzak, indibidualki hiru testuak irakurriko dituela asteburu honetan, esan dudanez, lan gehiago ditugu egiteko eta komeni da lana aurreratzen joatea.

Hau esanda, klasetik ateratzerakoan, ideiak argiago nituen, hau da, ez negoen klasean bezain galduta eta egia esateko, hori lasaitasuna eman dit, ala ere, oraindik ez daukat oso argi lanaren helburua. Honekin gaurko hausnarketa amaitu dut eta honen inguruan sarrera gehiago igoko ditut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario