Gaur eguneko
gizartea definitzea nahiko zaila da, izan ere, hainbat definizio desberdin jaso
ditzake adibidez materialista, globalizatua, digitala, informazioa eta
ezagutzarena, irudiena eta komunikazioarena. Definizio guzti hauek modu batean
edo bestean lotura zuzena daukate teknologiarekin, baina eskolan gizartearen
termino guzti hauek ez dira heldu, hau da, eskola ez da berritu, eta IKT-en
garrantzia oso txikia da. Hau esan nahi du eskola atzeratuta dagoela, eta beraz,
berritu egin behar dela, hau da, IKTak eta hezkuntza bat egin behar dute. Izan
ere, baliabide hauek oso baliagarriak dira ikasleen garapenerako, hala nola,
blogak, wikiak, webquestak, mapa kontzeptualak, moodle … Egia esateko, pertsona
guztiak ez dute baliabide hauetaz gozatzeko aukerarik eta hori dela eta, eten
edo hutsune digitala izeneko terminoa agertzen zaigu, hau da, IKTak erabili eta
erabili ezin dituzten arteko tartea. Borobiltzeko, esan beharra dago, teknologia hezkuntza
aireberritzeko aitzakia dela.
Galderak:
Nola definituko zenuke gaur eguneko gizartea?
Zer esan nahi du eten edo hutsune digitala terminoak?
Hitz gakoak: Gizartea, IKTak, hezkuntza, eten digitala eta berriztatu