sábado, 20 de diciembre de 2014

Kurtso osoko EGUNEROKOA

Lehen saioa 2014/10/16

Gaur Ikt ikasgaiaren aurkezpena izan da. Bertan, irakasleak ikasgaiaren aurkezpena egin du, hau da, kurtsoan zehar zer egingo dugun azaldu digu. Azalpenean nabarmendu du Blog eta Sites bat egin beharko ditugula, ikasgai osan zehar egindako lanak bertan jartzeko. Gainera, astero, saio teorikoari buruzko hausnarketa bat egin beharko dugu. Hausnarketa hauetan pixka bat azalduko dut klasean egindako lana, baina, hausnarketa hauek helburu nagusia nola sentitu naizen azaltzea izango da.

Egia esateko, gaur gustora egon naiz klasean. Uste dut ikasgai hau gustatu egingo zaidala, izan ere, beste irakasgaiekin alderatuz, oso desberdina da. Hala ere, esan beharra daukat, Blog eta Sites bezalako baliabideak ez dakizkidala erabiltzen, izan ere, Blogak ez ditut inoiz erabili eta Sites-ak oso gutxitan.

Amaitzeko, saiotik gehien gustatu zaidana, irakasleak plantatutako ariketa izan da. Begiak itxi ditugu eta honek hainbat gauza esan ditu guk horiek imajinatzeko.

Bigarren saioa 2014/10/23

Gaur greba eguna izan da eta ez naiz klasera joan.

Hirugarren saioa 2014/10/30

Gaur, egia esateko, klasean pixka bat galduta ikusi naiz. Lan bat egin behar dugu, eta ez dakit bertan zer egin behar den zehatz mehats. Klasean taldean jarri gara, eta taldekideak ere, ez zekiten oso ondo zer egin behar zen, beraz, urduritzen hasi naiz, izan ere, beste hainbat lan ditugu egiteko, eta dena pilatzen ari zait, espabilatu beharra daukat!

Hasierako egoera azalduta, egelan saru gara ikusteko zer egin behar zen, eta beste taldeei galdetu diegu argiago uzteko. Behin egelan sartuta, ikusi dugu bakoitza paper edo funtzio bat bete behar duela eta niri egokitu zaidana harreman-arduraduna izan da. Hemen ere ez dakit zehazki zer egin behar dudan, baina ulertu dudanez, beste talde batzuekin kontaktuan jarri behar naiz, hauei azaltzeko zer ari garen egiten, ondo bagoaz ala ez, ... Talde lanari dagokionez, ikusi dugu hiru testu irakurri behar ditugula, eta honen inguruan notak hartu eta Bloggera igo. Hau ikusita, adostu dugu, bakoitzak, indibidualki hiru testuak irakurriko dituela asteburu honetan, esan dudanez, lan gehiago
ditugu egiteko eta komeni da lana aurreratzen joatea.

Hau esanda, klasetik ateratzerakoan, ideiak argiago nituen, hau da, ez negoen klasean bezain galduta eta egia esateko, hori lasaitasuna eman dit, ala ere, oraindik ez daukat oso argi lanaren helburua. Honekin gaurko hausnarketa amaitu dut eta honen inguruan sarrera gehiago igoko ditut.

Modulo astea 2014/11/6

Laugarren saioa 2014/11/13

Gaur, talde lanen aurkezpenekin hasi gara klasean. Egia esateko, pixka bat astuna egin zait saioa. Izan ere, ordu osoan egon gara aurkezpenak egiten, eta azkenean nekatu egiten gara.

Hau alde batera utzita, esan beharra daukat, nire klase-kideek oso lan onak egin dituztela, eta uste dut baliagarriak izan daitezkeela norberaren jakintza maila handitzeko, behintzat niri hori iruditzen zait, izan ere, gai hauen inguruan oso gutxi dakit.

Amaitzeko, esan beharra dago, azken aurkezpenetan jendearen arreta falta ikusi da, esan dudanez, astuna egiten delako.

Bosgarren saioa 2014/11/20

Pasadan astean bezala, aurkezpenak egiten jarraitu dugu. Hauen inguruan pasadan asteko iritzi berdina daukat. Aurkezpenak oso interesgarriak eta baliagarriak izan daitezke, baina azkenean, klasea arreta galdu egiten du, oso astuna egiten delako klasea.

Seigarren saioa 2014/12/27

Saio honetan ere aurkezpenekin jarraitu dugu, eta nire taldeari aurkezpena egitea egokitu zaigu.

Uste dut egindako aurkezpena ona izan dela. Gaur talde guztiek PowToon erabili dute haien aurkezpena egiteko, gu aldiz, Emaze erabili dugu, beraz, originaltasunaren aldetik ondo egon garela uste dut.

Klase aurrean eroso sentitu naiz aurkezpena egiten, izan ere, ondo prestatu dut, beraz, esan behar nuen guztia ondo menperatzen nuen. Taldeari dagokionez, iritzi berdina dut, aurkezpena ondo prestatu dugu eta azkeneko emaitza ona izan da.

Modulo astea 2014/12/4

Zazpigarren saioa 2014/12/11

Gaur sukarrarekin altxatu naiz, beraz, ezin izan naiz klasera joan. Hala ere, klase-kidei galdetu diet klasean egindakoari buruz, eta esan didatenez dokumentatzaileak haien aurkezpena egin dute.

Hau esanda, haien Blogetan sartu naiz haien lanak ikusteko eta esan beharra daukat lau taldeek lan oso ona egin dutela. Blogetan ikertutako taldeen behaketak agertzen ziren eta oso ondo antolatuta daude landutako atal guztiak. Orokorrean, uste dut oso lan ona egin dutela.

Zortzigarren saioa 2014/12/18



Gaur ikasgai honetako azken saioa izan da eta egia esateko oso saio lasaia izan da. Hasteko, dokumentatzaileen talde batek bere Bloga aurkeztu du. Gero, bideo batzuk ikusi ditugu eta amaitzeko irakaslearen ebaluaketa egin dugu. Gainera, lantxo bat entregatu behar izan dugu, bertan, norberaren ebaluazioa, koebaluazioa eta beste taldeen ebaluazioak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario